1. |
Entzun
02:29
|
|||
Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak
nezkez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
ENTZUN Zure buruaz beste
ENTZUN behin eta berriz egiten duzu
ENTZUN Zure buruaz beste
ENTZUN inor garbitua al duzu?
Izan zenuen amets bat,
bala bakoitzeko bat.
Izan zenuen amets bat,
zauri bakoitzeko bat.
|
||||
2. |
Ur lodi
03:58
|
|||
Euri azidoa, haizea, orratzen gisa, hezurretarainoko hotza,
eruntsiz ezik erantzi ezin diren beldurrak,
biolentzia osoz kolpatzen duten olatu geldiezinak
heldulekua ez da, ikusten ez da, odol lainotan ezkutatzen da
...uholde honek
...irauliko al gaitu?
Eta hi motel, udaberrian gintuenaren ustean.
lorerik ez da, kimurik ez da, lohizko putzu bat besterik ez da
...uholde honek
...irauliko al gaitu?
...uholde honek,
...ala itoko al gaitu?
etzazu gezurrik esan
etzazu zure burua engaina
ez uste epeletan zaudela
lohiez oraturik zaudenean.
Jabetzea baita
urratsetan lehena,
burujabe zainak lehertzeko
burujabe
zainak lehertzeko bada ere
...ez baita egongo
bihotz hauek
izozteko uholderik
|
||||
3. |
F.O.M.O.
03:39
|
|||
Pantailan hilotz bat,
pantailan hilotz bat,
eta zu hor begira,
pantailan hilotz bat.
Bakardade zibernetikoak
autobide pornografikoetan:
pantailan hilotz bat
hondartzan milaka
pantailan hilotz bat, hilotz bat.
Metadona emozionala
eta izaera merkealdian:
pantailan hilotz bat
hondartzan milaka,
eztulka gorpuak... itota, itota.
Pantailan hilotz bat
mugetan milaka
arantzdun hesietan... itota, itota.
Nortasuna kuarentenan eta arreta zilborrean
zerbait galtzearen beldurrez,
miseria klik batean, salaketa lehen postean
zerbait galtzearen beldurrez.
Animali bezatuek maitatzea ahaztu dute,
BEC gainezka dagoela gaztetxea hustu dute,
lubakiak Guggenheim-en, putreak zerua estaltzen,
historiala borratu eta gu geu nor garen ahaztu, ahaztu arte.
|
||||
4. |
9 MM
03:44
|
|||
Akordatzen begiak
suak hartuak genituela
dizdira goriaz, ikaraz.
Gaztetasuna 9mmko arman
su grinaz.
Lehertzen
[bizi irautekoa dugun sena bakarra]
harro
Grinaren kamikaze
metanfetaminan egosiak,
jauzia hutserantz, zulorantz.
Unibertso osoa begipuntu bakarrean,
bizkarrean.
Lehertzen
[bizi iraun ezina dugun berme bakarra]
harro
Izen gabeko ororen bultzada
harri gabeko herrien intifada
erauzien gauerdiko haginkada
lepoa jokatzea gure ahal bakarra
Eta horrela joaten zaigu algara
babestu ezean azken kedarra
ez ahaztu nahi badugu bagara
hatz bakarraz mundua mugitzeko gai.
|
||||
5. |
||||
Ego sobredosien
astelehenetako ajea
lehertuko zaizu buruan.
Ahotik odola dariola
bere burua eusteko gai ez da,
estali nahi ez duen zuloa,
estali nahi ez duen zerraldoa,
ego sobredosien
ego mozkorraldien
astelehenetako ajea,
zure bizitzaren
turista alper bat
besterik ez zara.
Zubiaren bi ertzetan sua
eta zu nora jo ez dakizula,
zeharo hutsa duzun ahotsa
hegoak haize izateari utzi diola,
ego sobredosien,
ego mozkorraldien
astelehenetako ajea,
zure buraren
itzultzaile trakets
besterik ez zara.
...eta horrela maldan behera bota dugu
geratzen zitzaigun harrotasun apurra.
Den-dena, dena erauzi zaionaren harrotasuna,
gutariko bat izatearen harrotsauna.
|
tzar
lokatzetan murgiltzen diren kosmonautak
Hondarribia / Lazkao
Basque Country is NOT Spain nor France
Streaming and Download help
If you like tzar, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp