We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

VOL​.​1

by tzar

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • TZAR VOL1 tixerta beltz
    T-Shirt/Apparel

    %100 kotoia
    serigrafia: www.tintarama.com
    diseinua: izukari

    Sold Out

  • TZAR VOL1 tixerta zuri
    T-Shirt/Apparel

    %100 kotoia
    serigrafia: www.tintarama.com
    diseinua: izukari

    Sold Out

1.
Izan ahotsa zerbait esateko gai, izan begia hitzak iltzatzeko gai. Arnas estua, ahizpa baten aienea bularrean, lixtu, odola eta bilisa nahasirik haginetan. Zein aho, begi, bular duzu urratuko? Zein duzu berriz joko harro asetzeko? Hitzik gabeko oinaze biraoa begietan, esteak jaten dituen egia hitz bakarrean. Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere. Izan kemena ehunka egunsenti oldarkorren pare. Zu! Gizon zigor gabe. Zu ator zuriko, to mila urteko zama eta osinean ito. Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere, izan adore inork entzun nahi ez duenarentzat ere.
2.
Herren 02:41
Hau ez baita izango adiskideak egiteko kantua, lurpeko itzaletan deserria bilatu nahiez loakatzetan murgiltzen diren kosmonautak, lekeitioko aieneak eta azken hatsez doinuztatutako seaska kantak, jaioberritzerik ez eta harakiriaren aiztoa izan bertzerik gelditzen etzaion kantua. Itsu eta ilun, zurbil eta mehe, herren bezain zurbil eta mehe. Hildako heroi zurbil eta mehe, martir antzu, zurbil eta mehe. Luze eta astun zuen berba erreak paper bustietan. Eta erauzi nauzu, bota gaituzu. Dizdira iheskor baten semeak, plusbalia kulturalen putrekumeak, behartu gaituzue izatera sorterrian arrotzak. Herrian arrotzak.
3.
Gasolina tanta suak irensten du lurra ukitu baino lehen. Suziri bat galaxian, kosmosean txinparta mutu bat besterik ez. Tranpa bat dela diozu, arazo bat, lepoan mailukada gor bat. Argi izpi bakarra da kornea erretzen dizun hori berbera. Grabitatearen kontra ez da aski balaztik, lurrikara hankaz gora, ez da aski balaztik. Sabelean zulo beltza, ez da aski balaztik, ubidea burmuinean, ez da aski balaztik gu gelditzekorik. Denbora lehortzen hareazko erlojuan. Libre izatea maitea defendatzea bada esaidazu zuk zer duzun orain maiteago, lur eskukada hau ala opio apur bat gehiago. Autonomia apur bat gehiago? Gerra galduan bala bat gehiago? Biluztutako errege bat gehiago? Anestesia apur bat gehiago? Azken guda dantza bat gehiago? Amaren hilobi epelean lore zimelduen ohe heze bat gehiago?
4.
Izu Gabe 05:12
Aizkora enborrean, labana sahietsean, oiartzuna zuloan, su makila izotzean. Geldigaitzezko urratsak, maldan gora urratsak beltz lohizko ibaian gora miseriazko itsasoa erdibituaz piztiaren zintzurrean behera. Lepoan udaberria, lorezko udaberria, ahizpa baten keinua, indar eta oihua piztiaren zintzurrean behera, piztiaren zintzurrean behera izu gabe bide bakarrean izu gabe eguzkirantz. Piztiak jan nahi gaitu, jan plastiko beltzetan. Piztiak jan nahi gaitu, gure egia ordea murtxikagaitza da. Hobi luze eta hezea hau, bizitza oso baten zama eta tristura atzean utzi eta eguzkiaren epeletan elkartuko gara, eguzkian, izu gabe eguzkian.

credits

released July 1, 2021

TZAR gara:

Nestor // Gitarra
Xabi // Gitarra
Ager // Baxua
Alberto // Bateria
Mikel // Ahotsa

Mikel Kazalis // Grabaketa, nahasketak eta masterizazioa Zarauzko Fidelenean 2021ko apirilean.

Kanta guztiak TZAR-rek sortuak 2020ko hilabete aldrebesetan Hondarribiko Psilocybenea eta Lazkaoko lokalen artean.

diseinua: izukari

kontaktua: info@tzar.eus

Hagina Diskak 2021

license

all rights reserved

tags

about

tzar

lokatzetan murgiltzen diren kosmonautak

Hondarribia / Lazkao

Basque Country is NOT Spain nor France

contact / help

Contact tzar

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like tzar, you may also like: